Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
trapitxero iz trapitxeoan aritzen den pertsona.
Paisanozko poliziak, EGIko burukideak, trapitxeroak, borrokak, nobodyak, makarrak, pijoak, iurretarrak eta despistaturen bat edo beste. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 160. orr.
Txapli bere kolega birekin zegoen tabernan, auzoko trapitxero bi. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 199. orr.
Ze kaka klase saldu dik Santutxuko trapitxero horrek? Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 100. orr.
Ez zara inolaz ere trapitxeroarekin identifikatzen, beldurra diozu drogaren mundu horri. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 82. orr.
Ametsezkoa iruditzen zait, ez benetan gertatua, trapitxeroa hiltzen ikusi izana. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 50. orr.