Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

trapitxeo iz adkor trafiko xehea.

Trapitxeoa utzi edo alde egiteko esan ei zietek.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 53. orr.

Nire trapitxeoak utzita zabaldu genuen taberna zuloan osatu nituen konbinatu batzuk, baina laster ulertu genuen barraren zein aldetakoak ginen.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 142. orr.

Duela hilabete batzuk, Marrakexen, Hassan ezagutu nuen, Djna al Fna plazaren inguruan gidari lanetan eta trapitxeoan jarduten zuen behartsu bat.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 21. orr.

Zortzi-hamar urte inguruko ijito talde bat plazan dabil olgetan, trapitxeoan ari den auto baten alboan.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 185. orr.

Etengabeko trapitxeoan aritu izan ez balira apaizak erlijioaren exijentziarik zorrotzenekin, masa lizunak utzia zukeen erlijioa aspaldi eta sekula betikoz.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 43. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus