Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
trapezista iz trapezioan ariketak egiten dituen akrobata.
Beste film bat ere ikusi genuen, Calderrek alanbrez egindako zirko bat agertzen zen bertan, trapezistak, animaliak, ekilibristak, berak mugitzen zituen denak. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 137. orr.
Airean eroriko / ez eroriko dabilen trapezistari bezala. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 9. orr.
Bihotzak ziribuelta egin zuen Joanesen barruan, trapezista baten modura, berehala etorri baitzitzaion akordura bere gelan lo zegoen printzesaren begitartea. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 153. orr.