Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

trapezio 1 iz bi alde paralelo baino ez dituen laukia.

Hura agertu arte, ezin izan ziren egin irudi lerrozuzenen koadraturak baizik: laukizuzenarena, paralelogramoarena, trapezioarena.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 198. orr.

Gero, erronboa, paralelogramoa, trapezioa.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 156. orr.

2 bi sokatatik zintzilik dagoen barra horizontala, soinketa- eta akrobazia-ariketak egiteko erabiltzen dena.

Bere gorputz zaluaz oroitu nintzen, batbatean trapezio batean hegan bezala ikusi nuena.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 80. orr.

Gazteagoa zenean, trapeziora igotzean ere, benetan, nik Kirk Douglasen antza hartzen nion.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 66. orr.

Aretoaren erdian, sabaitik zintzilik, trapezio formako lau instalazio jarri ditu muntaketa bitxi batean.  Berria - Kultura   2006-04-27

Konprobazioak eginik, Bennettek trapezioko artisten antzera, hegazkinera jauzi egin, ni igotzen ari nintzen bitartean azeleratu, eta han aireratzen da.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 116. orr.

Zerua ari da saretzen estoreen bestaldean, baina oraindik ez dago nahikoa argi begirada batetik bestera dauden trapezio kordelak ikusteko.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 59. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus