Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
trantzealdi iz trantzea, estasi modukoa.
Trantzealdi moduko logura eta, txandaka, xenofobia fanatikozko piztualdien erritmo hori berori bereiz daiteke Txinan, Ekialde Urruneko Zibilizazioaren historiaren epilogoan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 20. orr.
Dean Thomas, aho zabalik leihotik kanpora begira zegoena, astindu batez irten zen bere trantzealditik; Lavender Brownek burua altxatu zuen beso gainetik, eta Nevilleren ukondoak irrist egin zuen mahaitik. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 128. orr.