Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pentsa amak nolako trantzea pasatu zuen. Berria - Euskal Herria 2006-04-21
Gurasoek behin abandonatu zuten, eta berriro trantze horretatik ez du pasa nahi. Berria - Euskal Herria 2004-03-09
Han beste ikazkin batzuk ari ziren lanean, eta, pasatzen ari zen trantze hartan, bakarrik baino hobeto haiekin egongo zela pentsatu zuen. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 73. orr.
Trantze horretan zegoela, inoiz aurrez entzungabeko zerbait gertatu zen: Kristo gurutziltzatuaren irudiak ezpainak ireki eta margotik hitz egin zion. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 285. orr.
Zerbait ezkutatzen ari haizela pentsatzen ditek, eta trantze hartatik aterako ninduen zerbait goxoren bila, kanta zahar bateko hitzak gogoratu zitzazkidaan. «Kuskue tanden», 2004 - 42. orr.
Bertze bat da, etxekoei trantze haren aitortzea, hori ahalke haren berpiztea bezala baitzen. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 102. orr.
Bertzeen aitzinean ergel bat bezala geratzeko trantzeaz libratzen gaituena. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 551. orr.
Nahikoa txukun atera nintzelako trantzetik, espantukeria handirik gabe. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 114. orr.
Neure burua aitaren eta amaren artean erabakitzeko trantzean ikusirik, pianoaren aurrean arintzen nuen egonezina. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 72. orr.
Banoa, besteak ere badoazelako, aurrerantz mugituz, trantze antzekoan sartuta bezala, erabat neure onetik aterata banengo bezala. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 173. orr.
ik beherago 7. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Zer esanik ez kartzelako trantze latza pasa ondoren. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 221. orr.
Anaia trantze larri hartan ikusirik, bihotz-taupadaka, gertatu beharrekoak bizkortzea erabaki zuen. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 175. orr.
Zuri-zuri zegoen, trantze estu bat pasatzen ari balitz baino abailduago. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 237. orr.
Familian pasea zuten trantze txarrik lehenago ere ezkontzen kontura. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 56. orr.
Sesmak, trantze txarra ahalik eta arinen pasatu nahi izanaren sentsazioa eman zuen. Berria - Harian 2005-10-27
Zergatik dago, orduan, hain trantze lotuan? Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 274. orr.
Guri ere erakutsi ziguten trantze jakin batzuetan eskerrik asko esaten. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 170. orr.
Elur-bisutsetan han goian, trantze gozoak ez direnak pasatakoak baikara. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 74. orr.
Harryk, ikarazko trantze batean bezala eserita, burutazio bat izan zuen bat-batean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 22. orr.
Espero izatekoa da telefonistak ikarazko garrasia egin dezan edo estasizko trantzean sar dadin. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 199. orr.
Ez nintzen behin ere jarri trantzean, baina uste dut ulertu nuela zergatik pasatzen zuen Norma Lúciak hain ondo, uste dut susmatu nuela zergatik zen harentzat gozamen hutsa. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 53. orr.
Epilepsia moduko bat, behin baino gehiagotan trantzean amaitzen zena. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 21. orr.
Bi minutu luze igaro zituen trantzean, ezpain ertzetan labaintzen ari zitzaion laborri mingotsa dastatuz. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 53. orr.
Emakumeek mirespenez begiratzen diote, eta gizon gehienek, gustura baino areago trantzean, espekulazio fantasiatsuak egiten dituzte imitatzerik ez dagoen bere gorputz atalen simetria zerutiarraren gainean. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 78. orr.
Irudipena dut betazalen dardara txiki batek -"espasmoa" litzateke hitza- iragar dezakeela oihuka jartzen duen trantzearen hasiera. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 397. orr.
-Trantzean ez dakit, baina trantzetik gertu... beharbada bai; edo lelotu samar, batek daki. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 205. orr.
Kontu ezin hobea da horrela eginez gero, gizakiak jakinaren gainean egon behar du, trantzera nola iritsi ondo aukeratu nahi badu, behinik behin. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 117. orr.
Sarkasmotik hurbil dagoen ironia erabiliz, eta samurtasun tantekin aurkezten ditu trantzean dauden pertsonaiak. Berria - Kultura 2006-02-21
Trantze egoera hipnotiko batean murgildu zen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 191. orr.
Von Neumannek klarion bat hartu zuen, trantze antzeko batean. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 193. orr.
Zenbait minututan dantzan jarraitu zuten, trantze antzean, doinua amaitu zen arte. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 93. orr.
Hartu zuen Saul Jaunaren espirituak eta, besteekin batera, profeta-trantzean jarri zen bera ere. Elizen arteko biblia 1 Sm 10,10
Hirugarrenez bidali zituen Saulek mandatariak, eta hauek ere profeta-trantzean sartu ziren. Elizen arteko biblia 1 Sm 19,21
Profeta-trantzetik atera zenean, muino sakratura joan zen. Elizen arteko biblia 1 Sm 10,13
Isabellek tolestuak zituen belaunak: gustura miazkatuko zukeen idazleak belaunburu haietatik izterretarainoko trantze leuna. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 83. orr.
Esan liteke balentria gartsuenei ekiteko trantzean zegoela gazte militantea. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 43. orr.
Elizabeth Siddal, Dante-ren Beatrice-ren gisan, hiltzeko trantzean. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 129. orr.
Baina ikusi zuenean ez nintzela ez nazkatu, ez zorabiatu, baizik eta gustura baino gusturago nengoela, hamaikagarren zigarroa eskatzeko trantzean, etsi egin zuen. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 105. orr.