Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Boterearen erabilera eta abusuarekiko antzeko jarrera-aldaketa gertatu zen beste zibilizazio batzuen historian arazoalditik estatu unibertsalerako trantsizioarekin batera. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 40. orr.
Orainari dagokionez, berriz, badirudi gure egunerokotasuna ez dela [...] iragan beharreko trantsizio bat besterik: izan behar omen dugunak izan omen ginenera hurbilduko gaituen esperantzak bizi gaitu. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 162. orr.
Kooperatiba bihurtzeko trantsizioa lasaia izaten ari da. Berria - Ekonomia 2004-05-23
Gerra zibilik ez badago, trantsizio bat egongo da, Espainian bezala, eta gero hauteskundeak, demokrazia, eta mundura aterako zarete. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 262. orr.
«Trantsizio baterako negoziazio prozesua» eskatu dio EB-IUk PSOEri. Berria - Euskal Herria 2004-06-10
Arrainen eta narrastien arteko trantsizioa erakusten duen animalia baten fosila topatu dute Kanadako iparraldean. Berria - Gaiak 2006-04-07
Biziagoak suertatzen dira planoen arteko trantsizioak. Berria - Kultura 2004-09-18
Bokalikoak dira trantsizio horren egitura akustiko eta ekoizte artikulatorioa. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 65. orr.
Bata dela benetan bokal oso eta bestea, berriz, bokalaren eta kontsonantearen arteko trantsizioa. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 65. orr.
Kuban «trantsizio demokratikoa» eragiteko lan egitasmoa aurkeztu du Colin Powell Etxe Zuriko Estatu idazkariak. Berria - Mundua 2004-05-04
Irakiarrei trantsizio politikoan eta bozak prestatzen laguntzea. Berria - Mundua 2004-03-25
"Zauriak sendatzeko" ematen den barkamenak, adibidez, ez du gaizkilea bera helburu, trantsizio psikologikoa, ahaztea, osotasun mentala baizik. Turkiako ordena berriak bakarrik lortu zuen bi alderdiko erregimen bihurtzea, Mendebaldeko ildo liberalen arabera, trantsizio baketsuaren bidez. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 109. orr.
Merkataritza-ziklo "labur" baten batez besteko uhin-luzera industrializazioaren lehenengo etapetan 5,86 urtekoa zela kalkulatu zuen, 4,09 urtekoa ondorengo trantsizio lasterreko aroan, eta 6,39 urtekoa ondorengo aro egonkor samarrean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 310. orr.
Urtebeteko epean tropen egoera berraztertu ahal izango du trantsizio gobernuak. Berria - Mundua 2004-05-25
Demokrazia pluralista bateranzko trantsizio prozesua bultzatzea. Berria - Mundua 2004-11-18
Balioen konflikto nahasi batean murgilduak bizi gara: gizarte erditradizional, erdimoderno, kontserbakoi, anarko, erlijioso, pagano lardaska batean, ez mundu bateko ez besteko, trantsizio krisietan ohi den eran. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 73. orr.
Halaxe gertatzen baita muga- eta trantsizio-hizkera diren guztien kasuan. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 23. orr.
Horren ondorioz sortzen da bigarren motako irtenbidea: trantsizio-garaian, birgaitzeak sustatuz, kualifikazio urriko enpleguari diruz laguntzea. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 183. orr.
Trantsizio urtea izango da 2006a Donostiako kultur zentroarentzat. Berria - Kultura 2006-03-07
Proposamen horrek trantsizio aro bat irekiko luke, eta Teheranek IAEAren eta Mendebaldearen «konfiantza» lortuta, epea bukatutakoan berriz ekin ahal izango lioke uranioa aberasteari. Berria - Mundua 2006-02-04
Izan ere, Franco hil osteko trantsizio hartan, orduan bai ilusioa, eta orduan bai kezka, egunik egun aukerak galtzen zihoazela ikusi ahala. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 122. orr.
Trantsizioaz geroztik, bi gai nagusi konpontzeko daudela uste du: Estatuan dauden nazioen eskubideak eta baketzea eta normalizazio politikoa. Berria - Harian 2005-05-12
Trantsizio deitu izan diote hainbatek urte haiei; Espainian trantsizio izan zena, Euskal Herrian, bertako politikoei -eta politikoei ez ezik, gehienei- oharkabean pasatu bazitzaien ere, [...]. «Kuskue tanden», 2004 - 64. orr.
Errepresioa trantsizio deitutakoaren moldeak beretzen ari zen neurrian, herri-borrokak ere asmatu egin nahi zuen nola aurpegi eman. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 117. orr.
Guk Espainian trantsizioan egin zen politika egin nahi dugu: kontsentsuaren, elkarrizketaren eta erantzukizunaren bidez. Berria - Euskal Herria 2004-03-19
Telebistan ohikoak ziren Trantsizioari, Olinpiadei eta Expoari buruzko saio koloretsuak. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 109. orr.
Bigarren trantsizio bat abiatzea da Espainiak egin dezakeen akats handiena. Berria - Euskal Herria 2004-07-30
Trantsizio garaiko presidente guztiak ezagutu genituen hurbiletik, halako okasioetan: Adolfo Suárez, Leopoldo Calvo Sotelo, Felipe González. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 13. orr.
Euskal Filologiako ikasketak trantsizio-urteekin ezarri ziren EUTGn, Deustuko Unibertsitateak Gipuzkoan -Donostian- zuen sukurtsalean. «Kuskue tanden», 2004 - 64. orr.
bigarren trantsizio (13); bigarren trantsizio bat (6); irakeko trantsizio (6)
trantsizio demokratiko (4); trantsizio demokratiko baterako (3); trantsizio demokratikoa (4); trantsizio epea (3); trantsizio garai (7); trantsizio garaia (6); trantsizio garaian (12); trantsizio garaiko (5); trantsizio gisa (3); trantsizio gobernu (16); trantsizio gobernu bat (5); trantsizio gobernu bati (3); trantsizio gobernua (3); trantsizio politiko (3); trantsizio politikoan (5); trantsizio politikoaren (3); trantsizio urtea (6)
bigarren trantsizioa (13); espainiako trantsizioa (4); trantsizioa egin (3); trantsizioa egiteko (5)