Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

trantsito (orobat transito) 1 iz igarobidea.

Euskal Herria iraganbide edo trantsito lekua izanik, beti ibili da modu askotako jendea.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 12. orr.

Valdemoron utzi zuten eta hantxe zeramatzan egunak bakar-bakarrik, egunez trantsitoetako moduluan paseatuz eta gaua sarrerako moduluko galeria-zulo malapartu hartan igaroz.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 180. orr.

2 zirkulazioa, trafikoa.

Nire anaia transito alorreko bulegoetara eraman zuten, eta ni aske utzi ninduten.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 104. orr.

3 irud/irud

Ziklo politiko bat amaitutzat jo eta transito prozesoaz hitz egin zuen Diezek ondoren, prozesu politikoaren inguruan LABek Biltzarrerako egin duen diagnostikoan.  Berria - Ekonomia   2004-05-22

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus