Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

transzendentzia (orobat traszendentzia g.er.) 1 iz transzenditzen duenaren nolakotsuna.

Arau absolutuak onartzea, gizagaindikoa onartzea da, transzendentzia onartzea.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 146. orr.

[Mistikak] ez du esan nahi transzendentzia, baizik jainkozkoaren inmanentzia, esan nahi du Jainkoa altzoan bertan barrentzea "unio mystica"-ren bizipenaren bitartez.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 2. orr.

Ongi begiratuta, zoria kausaren gabetasuna ez dela ikus dezakegu, horren transzendentzia baizik: zoria kausa transzendentala da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 54. orr.

Transzendentzia batek, logikari men egitera, bera transzendituko duen beste transzendentzia bat eskatuko luke, eta hala, azkenik gabe.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 15. orr.

Aristotelesen aburuz, Lehenengo Motorraren transzendentzia ez da aise adosten munduaren deskribapen mekanikoarekin, higitzeko, sakatzeko edo tiratzeko ukipenen bat behar da eta.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 53. orr.

Egia bada badela dimentsio bat ez dagokiona ez logikari ez hizkuntzalaritzari, bera ez da, hala ere, berrezarritako transzendentzia, ez da, ezta ere, helezina den jatorrirako bidea, berriz irekitakoa, eta ezta gizakiak gauzatzen dituen bere esanahi propioen eraketa ere.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 131. orr.

Kantekin batera, ordea, filosofia bera erlijioso bilakatzen da eta, jakina, pertsonaren izaera sakonenaren aurrez aurre jartzen da (transzendentzia), nahiz eta mundu honetako eran ezagutu behar izan hori guztia, "zifra" gisa, alegia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 267. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Irudien egiazko iraultza, iraultzarik bada, aspaldi gertatua da, poliki-poliki itxuraren erregistroa [...] baizik ez izatera murriztuz joan ondoren, garai batean izan zuten transzendentzia-ahalmena galdu zutenean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 291. orr.

3 gorabehera.

Transzendentzia gehiegirik gabeko kontuak dira.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 19. orr.

Orduan maitemintzen edo desmaitemintzen gara, edo tornado batek hamar mila pertsona erailtzen ditu Ertamerikan, eta gertaera bat zein bestea dira nire ikuspegitik ulergaitz, eta batak zein besteak du transzendentzia ikaragarria kosmosak bere oreka manten dezan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 133. orr.

Nafarroako Txapelketak ez du beste txapelketa batzuek duten lan zama eta transzendentziarik.  Berria - Kultura   2006-03-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

denborazkotasuna eta transzendentzia (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus