Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Globalizazioak kapitalismoari bere sorburuko asmoa berriz eman baino ez dio egiten: transnazionala da nazioartekoa baino areago; mugak eta estatuak, usadioak eta nazioak ezabatzen ditu, gauza oro balioaren lege bakarraren mende jartzeko. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 58. orr.
Arasur plataformaren ekimen logistikoa «garraio talde transnazionalen mesederako» izango dela ziurtatu du Hiruk, Euskal Herriko Garraiolari Autonomoen Sindikatuak. Berria - Ekonomia 2006-01-27
Ekoizpena oinarri transnazionalen gainean antolatzen. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 206. orr.
Estatuarteko logika gainditzera jotzen du, eta sare transnazionalen logika ipini nahi du haren lekuan. sistema neoliberalak garrantzi handiagoa ematen dio kapital transnazionalari, indigenen eskubideei baino. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 13. orr.
Nazioarteko lana eta ingurugiro arauak eta legeak gobernuek ezarri behar dituzte, ez enpresa transnazionalen kontsortzioek eta bere kontulariek. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 249. orr.
Enpresa multinazional edo transnazionalak dira globalizazio prozesuaren agente gidari nagusi. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 203. orr.
Patenteak eta jabetza intelektualaren gaineko eskubideak arautzeko erakunde nazional eta transnazionalak daude. Berria - Gaiak 2006-04-13
Nazioarteko merkatuetako elkartrukeen barneratzea erabaki-hartze unitate bakarrean, hots, korporazio transnazionala. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 240. orr.
Kultibo konbentzionalak transnazionalek hertsaturiko monopolioen oreka galarazten laguntzen du baina nekazariaren, ingurugiroaren eta beste hainbaten hondamendi ekonomikoa dakar. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 30. orr.
Boliviako gas erreserbek transnazionalen esku egoten jarraitzen dute. Berria - Mundua 2004-07-17
Transnazionalen diru sarrerak, hainbat kasuetan, herrialdeenak baino handiagoak dira: General Motors enpresa erraldoiaren 1995 urteko salmenta zifra, konparazio baterako, 169 herrialdeen NPGa baino handiagoa izan zen. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 241. orr.
Transnazionalek atzerrian inbertitzeko arrazoiak ugaritu egin dira. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 243. orr.
Transnazionalek, beren erabaki ahalmenaren bidez, estatuen araudiei muzin egiteko gero eta aukera handiagoa dute. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 244. orr.
Nazioarteko ekonomia 40.000 transnazionalek dominatzen dute. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 240. orr.
Machou Corporation Inc., feminismoaren aurrerapausoei kontra egiteko sortutako transnazionala. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 103. orr.
Eskubideen aitortza eta babesa nazio-estatu bakoitzaren barruan ez ezik maila transnazionalean ere antolatu behar da». Berria - Harian 2006-03-02
Eskualde transnazionalek pixkanaka nazio estatuak ordezkatzea bilatzen baitu estrategia horrek. Berria - Euskal Herria 2004-09-03
Gutxi gara euskaldunak, baina, besarkada horren ondoren, nahikoa eta sobera izango gara hizkuntza eta kultura eta komunitate transnazional baliagarri bat osatzeko. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 12. orr.
enpresa transnazionalen (6); transnazionalen esku (6); transnazionalen esku uzteko (3)