Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ukatu egiten du, era berean, arimen aurre-existentzia eta gorputz batzuetatik besteetarako transmigrazioa, platonikoek defenditzen zutena. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 25. orr.
Indio askorentzat mundu honetako konturik larriena arimen transmigrazioa, metenpsikosia da. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 15. orr.
Barka diezadatela arimaren transmigrazioan edo ez-dakit-zer energiatan sinisten duten guztiek, baina ezezkoan nago. bere bi lagunei eskuetatik bizi-bizi heldurik jakinarazi zien ezen beti-betiko alde batera utziak zituela metenpsikosia, animalia aldiak eta transmigrazioak, eta bular kolpeak jotzen zituen bere hutsegitea aitortuz. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 215. orr.
Babarrunetan gorde ohi direla arima bekatari transmigraziora kondenatuak-edo. «Kuskue tanden», 2004 - 76. orr.