Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

transkribatu, transkriba, transkribatzen (orobat transkribitu g.er.) 1 du ad testuez mintzatuz, idazkera-sistema berean edo beste batean kopiatu. ik letraldatu.

Historia Universal de la Infamia liburuko "El espantoso redentor Lazarus Morell" ipuinaren hasiera transkribatuko dut.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 138. orr.

Jakina, "guisqui" dioen tokian, "gaisqui" (gaizki) behar luke, baina esaldia transkribatu dugun bezala dago idatzita.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 166. orr.

Grafia arrotzez transkribatu dituzte gure izenak Buenos Airesko portuan.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 71. orr.

Gero dator hilotz bat bidean trabeska aurkitzen duten pasartea; ez dut transkribatuko, Stendhalen prosak merezi duen arren.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 95. orr.

Letra hauetatik c, q, v, w eta y erdaretatik hartutako maileguak eta kanpotar izenak transkribatzeko erabiltzen dira bakarrik. Transkripzio praktika saio batean eltsab diktatuta, ikasleak eltsap transkribatu du.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 217. orr.

Diskurtsoa, transkribatzen duen berehalako esperientzia berraurkitzen ahalegintzen da.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 156. orr.

2 irud/hed

Euli-enbrioiaren bizitzaren lehen urratsetan parte hartzen duten eragiketak zuzentzen dituzten gene guztiok, hain zuzen, beste gene batzuen gain eragiten dute, ADN segmentu hori ARN gisa transkribatzeari baietz edo ezetz esanez.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 61. orr.

Proteina fabrikatzeko makinak [ez du jada sekreturik guretzat, [...] bere bi urratsekin: genea ARN mezulari gisa transkribatzea, mezularia peptido-kate gisa itzultzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 104. orr.

3 ahoz esaten dena testu gisa eman.

Ondo zekien handik altxatzen bazen gelara joan beharko zuela eta lanean hasi beharko zuela, grabazioak transkribatzen, besteak beste.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 67. orr.

Bere lan guztietan etsipenetik abiatzen zen artista plastiko arranditsuaren esaldi labirintikoak transkribatzeari berrekin nion.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 39. orr.

Urriko polizi operazioan atxilotutako Egunkaria-ko langile bati egindako galdeketa transkribatu du epaileak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-05

Ezagutzen ez dugun erdara baten mintzoa transkribatu behar dugunean, ez dakigu hitzak non hasi eta non bukatzen diren, eta erraz jotzen dugu okerreko bidetik.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 134. orr.

Aste honetan neuk A Coruñako Kirs kafetegiaren atarian entzundakoa transkribatuko dizut, gutxi gora behera.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 106. orr.

Irizpide hauen baitan, bertsolariak hitzen bat gaizki esaten badu, transkribatzerakoan zuzendu egin beharko da.  Berria - Kultura   2004-10-06

4 musika-tresna baterako edo batzuetarako ondu den musika beste musika-tresna baterako edo batzuetarako aldatu.

Atal hori flauta eta ahotsera transkribatutako Tomas Luis de Victoriaren birsortze batzuk beteko dute.  Berria - Kultura   2004-08-31

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus