Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

transgresore izond/iz lege bat edo arau bat hausten duena.

Kontrabandoari edo «gau lanari» buruzko istorio «transgresore» batekin biribildu du poemarioa.  Berria - Kultura   2004-05-14

Libertinoa baino gehiago -eta hori neurriz kanpo izan zen- Sade transgresorea izan zen, apurtzailea.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 55. orr.

Hara beste seinale bat ikusteko gurean zein diren benetako transgresoreak, eta zein, ortodoxian eta territorio komunetan gozo-gozo jarririk, matxinada probable, zintzo eta onargarrietan ari diren epigonoak.  Berria - Kultura   2004-06-27

Transgresore ospetsu hark hala amaitu zuen santutasunaren ("Saint Genet" izendatu zuen Sartrek hari buruzko liburua) eta hiltzaileen konplize izatearen arteko leizean, teoria eta moral guztietik haratagoko muga beroetan.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 42. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus