Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lau egunetan zehar egundoko jai eta erokeriak egingo dituzte askok, lege eta arau guztien transgresioan ari direlakoan, ohartu gabe transgresio hori ere arau bihurturik dagoela, urtearen gainerakoan artaldea arrastotik atera gabe eta otzan-otzan ibil dadin pentsatua. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 29. orr.
Beste transgresio batzuk egin nahi zituen, zein ordea? Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 152. orr.
Nik irakur zaletasuna transgresioarekin lotzen dut, zeren eta, nire etxean beste askotan bezala, irakurtzea ez zuten ondo ikusten. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 74. orr.
Transgresiorako grina faltsu eta erasokor bilakatzen da kultura marginal batek ematen duen giro anaikor-itogarrian. Berria - Kultura 2004-06-27
Orduan zer litzateke morboa?: legea hauste hutsaren laineza eta txoro-haizea?, edo, artearen liturgiaren idiolektoan dioten moduan, transgresioa? Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 24. orr.
Bigarren zatiak Lisboako setioaren garai hartara garamatza, lehen aldiz; hirugarrenak nobelari funtsa ematen dion legehaustea -transgresioa- kontatzen du. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 18. orr.
Fantasia sexualek duten transgresio funtzioa oso garrantzitsua da, arauak gainditu egiten baititugu eta gure benetako desioak betetzen laguntzen baitigute. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 163. orr.
Tesian transgresio elementuak ere aztertu dituzu. Berria - Euskal Herria 2006-02-17