Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

transformazio (orobat transformazione g.er. eta trasformazio g.er.) 1 iz eraldaketa.

Sorkuntzaren eta suntsipenaren arteko kontzeptu bitartekaria transformazioa da: naturan ezer ez da guztiz sortzen ez suntsitzen, dena transformatzen da.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 9. orr.

Energiaren transformazioa. Hiru etapa horien aurretik (produkzioa, transformazioa, kontsumoa), tartean eta ondoren, jangaiok garraiatu, metatu eta banatu egiten ditugu.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 13. orr.

Ugartean egoiten ziren garaietan, harremanak bazituzten Amerindianoekin eta hauen laguntza ere balearen transformazionean.  Herria   2002-08-08

Lege horietan oinarrituta aise ulertzen da transformazio optiko-geometriko honek informazio ugari ematen duela ikusten den eszenaren sakontasunaz.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 42. orr.

Esaten da harremanen transformazio orokor bat gertatu dela, baina honek ez dituela nahitaez aldatzen osagai guztiak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 197. orr.

"Aldaketaren" oinarria den transformazioen sistema.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 197. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zeren objektuaren beraren edo begiralearen mugimendu-aldaera bakoitzak transformazio-eskema (bakar) bat eragiten baitu erretinan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 55. orr.

Transformazio kostuen gainean egindako kontrolak eta burtsaren bilakaerak ere izan dute zerikusirik haren emaitza txukunetan.  Berria - Ekonomia   2006-01-06

Transformazio kopuru jakin batek zehaztutako jarraitasun-eza da, definituriko bi positibotasunen artean dagoena.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 199. orr.

Eraiketa-legeak, baliokidetasunak eta transformazio-arauak ezartzea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 227. orr.

3 errugbian, transformaketa.

Hiru entsegu, transformazio bat eta zigor kolpe bat.  Berria - Kirola   2004-06-13

15-34: Laharragak transformazioa.  Berria - Kirola   2004-06-13

4 korronte elektriko alternoaren tentsioa eta, ondorioz, intentsitatea aldatzea.

Hornikuntza elektrikoa hobetzeko, dena den, Ereño eta Ean transformazio eta banaketako azpiestazio berri bi egingo dituzte; eta, aldi berean, Gernika-Sukarrieta tentsio ertaineko linea lurperatuko dute.  Berria - Euskal Herria   2004-06-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dupuyek transformazioa (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus