Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
transfer (orobat trasfer g.er.) iz eskualdatzea.
Biritxi astrologikoak ginen gau mineko solaskidearen aurpegiaz ontsa gogoratzen nintzen: argizeituak amultsutasuna oparitzen zion eta bihotza arintzearren, prest nintzen naski, bertan debalde bezain arriskurik gabeko, dena ere on, transfer sentimental baten bideratzeko. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 178. orr.
Freud gure artean egon bailitzan, batere maleziarik gabe segurki, gasnaren funtsean eramaten genituen transfer guztiak aztertuko zituzkeen, non ez zen hura berdinki gasna sobera irentsiz mutu geratuko! Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 41. orr.