Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
transexualitate iz norbaitek beste sexukoa dela sentitzea; beste sexuko pertsonen nolakotasun fisikoak, hormonen edo kirurgiaren bidez, hartzea.
Homosexualitatearen, lesbianismoaren eta transexualitatearen arrazoiak familia barruko harremanen psikodinamikan bilatzen tematzen direnek. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 75. orr.
Transexualitateak beste aukera sexual bat izan behar du. Berria - Euskal Herria 2006-02-16
Urtero beste 300 gehiagok onartzen dute euren transexualitatea. Berria - Gaiak 2004-09-14