Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

transexual izond/iz legez esleitutako sexu indentitatearekin bat egiten ez duen pertsona. ik trans; transgenero.

Ez nahastu ni trabestiekin, mesedez: trabestiak gauez emakume janzten diren gizonak dira, eta gu, transexualak, gizonezko gorputzarekin jaio, baina emakume sentitzen garen emakumeak gara.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 57. orr.

Ez dira genitalak aldatu behar transexuala izateko.  Berria - Euskal Herria   2006-02-16

Beti egon naiz etxean lagunik gabe, eta aitaren gorrotoa etengabe nozitzen, bere ustez maritxua nintzelako, benetan transexuala naizenean.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 87. orr.

Transexualak eta hermafroditak, esaterako, ez dira naturak eman dien sexuarekin gustura sentitzen.  Berria - Gaiak   2004-05-19

Lesbiana, gay, heterosexual edo transexual zarela jakiteak, sentitzeak eta horren arabera bizitzeak izugarrizko garrantzia du pertsonaren bizitzan.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 74. orr.

Badira transexual heterosexualak eta transexual homosexualak, hau da, anatomia maskulinoa izanda emakume sentitzen direnen artean, batzuei gizonak gustatzen zaizkie eta beste batzuei emakumeak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 68. orr.

Transexual guztiek ez dute generoaren nortasuna aldatzeko sexu aldaketarik egiten.  Berria - Euskal Herria   2006-02-16

Gizarteak transexualekiko duen isilpeko jarrera gainditu, eta transexualak beste edozein pertsona bezalakoak direla ulertu behar da.  Berria - Euskal Herria   2006-02-16

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gayen eta transexualen (3); homosexual eta transexualen (3); lesbiana eta transexualen (8); lesbianen eta transexualen (4); transexualen inguruko (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus