Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

transakzio 1 iz hautsi-mautsia, konponbidea.

Legeen arteko transakzioa.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 16. orr.

Bateko ohiturak eta besteko zuzenbide idatzia, bitarikoa zen Frantziako antolamendu juridikoa, eta beharrena, agi denez, bi egitura horien arteko transakzioa.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 16. orr.

Europako Batasuneko Parlamentuan eztabaitzen hasi zirela atzo, diputatuen artean transakzioak eginik, biharko bozketan Bolkesteinen testu arras moldatuaren alde eginen du gehiengoak.  Berria - Ekonomia   2006-02-15

2 (hitz elkartuetan)

Sarritan aipatu ohi da Frantziako Kode Zibilaren transakzio izaera.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 16. orr.

EAJk eta EAk adostutako transakzio-zuzenketa onartu zuten Gipuzkoako Batzar Nagusiek.  Berria - Euskal Herria   2004-11-11

3 (legeen mundutik at)

Politikak konpromisoarekin, hitzarmenarekin eta transakzioarekin duela zerikusia, orduan errazagoa izango da elkargunea.  Berria - Euskal Herria   2004-08-22

Alexandro-osteko helenismoaren eta bere garaikideen arteko transakzio artistiko eta intelektualak, militar eta politikoak bezalaxe, garai honetarako, kontu kitatuak ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 234. orr.

Transakzio baten bi mutur bilakatu gara, baina nola gizarte moderno batean bizi garen, ganadu ferietan salerosketa burututakoan ospatzen ziren afariak ahaztu egin behar izan ditugu, baserritarkeriek gure kultura gehiago simaur usainez kutsa ez dezaten.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 89. orr.

4 salerosketa-ekintza.

2002ra arte transakzioak egiteko gai izan bazen, agintari militar ohiak dementzia arrastorik ez zuela frogatuko litzatekeela esan zuen Hertzek.  Berria - Mundua   2004-07-25

Merkatuko transakzio guztietan erabateko informazio gardentasuna izan behar da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 69. orr.

Nazioarteko transakzioentzat oinarri izango den potentzia hegemoniko batek bermaturiko dirua, besteak beste.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 38. orr.

Orain 8.000 dolar bidal diezazkizukegu transakzio honengatik.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 49. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Informazio teknologiaren bilakaerak sortu duen aldaketa handienetako bat transakzio kostuen murrizketa da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 168. orr.

Transakzio-asmoa, espekulazio-asmoa eta ustekabeei aurre egiteko zuhurtzia.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 54. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Riggs bankuko kontuak Pinicheten eta Lucia Hiriart bere emaztearen izenean daude eta Pinochetek 1994tik 2002ra banku transakzioak egin zituela frogatzen du.  Berria - Mundua   2004-07-25

Dohaintzen, oinordetzaren eta ondare txikien gaineko zerga ezarri nahi du berriz, baita inbertsio publikoen funtsen eta burtsa transakzioen gainekoak ere.  Berria - Mundua   2006-04-08

Zerga bat sortzea proposatu zuen arma salmentari, finantza transakzioei eta paradisu fiskalei ezartzeko.  Berria - Gaiak   2004-09-21

Munduan aste batean gauzatzen den finantza transakzioekin badago urte osoan egiten diren ondasun eta zerbitzu trukea berdintzerik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 226. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arteko transakzioa (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus