Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bi metroko tranpolin gain horrexetara igo dira mutikoetan ausartenak. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 18. orr.
Batek ez du noski hasieran tranpolin handienetik jauzi egingo. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 21. orr.
Nire yogurra emango dizut tranpolinetik salto egiten baduzu. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 33. orr.
Tranpolinaren mutur-muturrean, gorantz egin zuen indar. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 22. orr.
Handik hamar bat minutura kirol ontzira igotzen eta tranpolina alferrik miatzen ikusi dugu denok. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 119. orr.
Lars Bystol eski jauzilari norvegiarrak irabazi zuen atzo Lau Tranpolinetako hirugarren proba, Innsbrucken (Austria). Berria - Kirola 2006-01-05
Michael Greis eta Georg Hettich izan ziren lehenak podiumeko maila gorena zapaltzen: Greisek biatloiko 20 kilometrokoan egin zuen, eta Hettichek tranpolin arrunteko konbinatu nordikoan. Berria - Kirola 2006-02-12
Merezi al du, esate baterako, Belaguan halako jauzi tranpolinik eraikitzea? Berria - Kultura 2004-09-25
Bigarren Mundu gerran zehar, AEBetako Gobernuak entrenimenduaren tranpolin hura erabili zuen propaganda zabaltzeko. Berria - Ekonomia 2006-01-26
Filmak tranpolina eta izateko arrazoia hizkuntza izango du. Berria - Harian 2005-07-15