Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Azkar, oin-puntetan igo zen azken eskailbururaino, gero, eskaileretan gora egin zuen tranpol bateraino. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 213. orr.
Ronek ukondoko txiki bat eman zion Harryri eta sabaira keinu egin zuen; han tranpol biribil bat zegoen letoizko plakarekin. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 86. orr.
Galdera horren erantzun gisa, bat-batean ireki zen tranpola, eta zilar-itxurako eskailera bat jaitsi zen Harryren oinetaraino. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 86. orr.
Makurtu eta tranpolaren zirgiloari tira egin zion, eta tranpola altxatu eta zabaldu egin zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 249. orr.
Andreas ere soto-zuloraino hurbildu zen, bertako tranpola itxi, eta Nora giltzapean gordetzea pasatu baitzitzaion burutik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 138. orr.
Orduan, On Camillok tranpa-ohola kendu eta belar-bala bat bota zuen piririka barrura. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 178. orr.
Snape gaur gauean sartuko da tranpoletik. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 242. orr.
Handik irten eta tranpola itxi zuen; lurrean hauts azpian hain ongi gordeta geratzen zen tranpola hura, ia ezinezkoa baitzen han zegoela igartzea. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 161. orr.
Hermione urrats luzez tranpolera joan zen, jo eta ostikoz zabaldu, eta zurubian behera desagertu zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 243. orr.
Eskaileratik behera jaisteko, tranpalari heldu beharra zuen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 98. orr.
Urkamendiko tranpola zabaltzen zuen hagari eragin zion borreroak, eta Martharen oinek ostikada bana eman zioten aireari. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 27. orr.
Bi zaindariren artean eraman zuten [...] urkamendia muntatuta zegoen hartara; borreroak buruko kapusaia jarri zion, zuria, tranpal gainean klarionez marraztutako zirkulu barrura eraman zuen, orkatilak lotu zizkion uhal batez, urka-bilurra lepoari egokitu zion, eta gelaren beste aldera joan zen urkamendiko oholtzaren gainean zapata dotoreekin tiki-taka, tiki-taka denboraren ihesa markatuz. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 169. orr.
Tranpala erortzen uzten zuen palankari eragin zion eta, hura irekitzearekin batera, Ruthen lepohezurrak haustean egindako krakatekoa entzun zen beste soinurik onar ezin zezakeen isiltasunean. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 170. orr.