Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eskainitako dirua patrikara sartu eta handik gertuko tranpatxo bat ireki zuen lurrean garbitzaileak. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 198. orr.
Beronek lortu zuen, gaitzik gabeko tranpatxo baten bidez baina berebiziko debozioarekin, haren saihetseko zauria ukitzea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1160. orr.
Letra bakoitzak dakar bere istorioa -tranpatxoren bat edo beste eginda, alfabetoaren zerrendara moldatu dira hogeita bost bizitza eredugarriak- eta letra bakoitzak dakar bere musika... J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 9. orr.
Uste duguna da aulki elektrikoan, urkamendian, gilotinan, garrotean edo sutan hiltzera ezein kondenatuk ez duela sekula agindua eman korrontea piztu, hanka azpiko tranpatxoa ireki, xafla zorrotza askatu, torlojuari bueltak eman edo pospoloa izekitzeko. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 327. orr.
Hirurak desagertu ziren tranpatxotik, azkar demonio, eta atea doi beren atzetik itxi zenean, [...]. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 21. orr.