Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Morroitxo hauek deabru tranpati eta engainagarriak izan daitezke! Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 88. orr.
-Hementxe, begira -esan zuen, besteei berehala interesa piztu zien ahots tranpatiaz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 207. orr.
Entimema, berriz, nolabait esateko, sasi-silogismoa da, silogismo tranpatia, amarruzkoa. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 47. orr.
Hartzak hori, zikin, tranpati hori! Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 250. orr.
Suschitzky-k tranpati alaena deitu zion jokalari bati, Rübsam-i jokaldia salatu ziolako. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 162. orr.
Gainerako hegaztiek badakite egun hartan tranpa egin zuela [...] eta ez dira liluratzen halako tranpati baten txorrotxio ederrekin. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 165. orr.
Sekula ez zela gehiago mahai berean eseriko tranpati koadrila harekin. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 156. orr.