Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tranpal 1 iz zurubi batean, bi maila sailen arteko zati laua.

Lehen tranpalean gelditu zen, eta aurrera segitzeko keinu sustagarri bat egin zigun hildakoaren gelako ate zabalduaren aldera.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 20. orr.

Hirurak jo arte egon nintzen eskaileretako tranpalean jesarrita.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 206. orr.

Hanka-puntetan joan ohi ziren biak eskaileretan gora, kandela banarekin, eta hirugarren tranpalean, gogoz kontra, batak besteari gabon esaten zion.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 98. orr.

2 hegazkinetan, paraxutistak jauzi egiteko atea.

Sagonen unibertsoa ere horretara mugatzen zen: tranpal irristaria abiarazten duen biradera, jausgailuaren helduleku bat -haren lekuak kezkatzen baitzuen- eta bere ekipoaren egoera teknikoa.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 56. orr.

Tranpala zabaltzeko zazpi buelta eman behar zaizkio gogor eusten dion biradera bati.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 118. orr.

3 ik tranpol.
4 ik tranpol 2.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus