Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
On handia egin ziola Marcos ikusteak, arnasestua erabat joan zitzaiolako, trankildu egin zelako erabat. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 132. orr.
Autobidean sartu zirenean Joseba osotara trankildu zen."Trankildu, gizona" esaten diot iluntzean, bonbilla ondora datorrenean. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 135. orr.
"Beno, Mikel, orain trankildu eta pentsatu egik zein izango den hurrengo pausoa. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 253. orr.
Mariak trankiltzeko erantzun zion, Matias Lucasen antzinako laguna zela, tranbia-gidaria. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 50. orr.
Trankilduta irten zen dutxatik. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 210. orr.
Printze izenak, harez gero barregarria iruditzen bazitzaidan ere, trankildu ninduen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 159. orr.
-Lasai, Iñake, lasai -Ritxi bere ahots sendo eta beso sendoagoez laguna trankiltzen saiatzen da-. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 182. orr.
-Haurrak -trankildu nahi izan zuen Kerley andreak- hain dira bitxiak batzuetan. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 248. orr.
Trenaren tiki-takak trankildu egin zituen Mikelen kirioak, loak hartzeraino. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 263. orr.
Nire laguna ez zela inoiz ez irratizale ez prentsa irakurle izan oroitu eta trankildu nuen neure burua. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 131. orr.