Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

trankil 1 izond lasaia.

Oso egokia zen lanerako -pertsona trankil horietakoa.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 140. orr.

Najerilla ibaiaren bazterrean dagoen errepide trankilean dabilen gizon bati, hemengoa naski, galdegiten diot lau egunez uzten ahal dudanez hemen berean ene tresna.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 84. orr.

Etxeratu nintzen, gau trankila pixkanaka argituz zihoala.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 168. orr.

Goxotasun leun, lasai, nagi, trankil eta baretik beste aldi mugituago, kitzikagarriago eta gartsuagora pasatu behar da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 190. orr.

2 adlag

Ez nengoen trankil, hala ere.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 72. orr.

Biarnon trankil izanen zara.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 17. orr.

-Jesarri trankil, guk kantau bitartean.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 7. orr.

-Hoa trankil -moztu zidan-.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 240. orr.

-Trankil, ez nauk aspaldiko kontuez ariko.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 62. orr.

-Trankil, ikusi dut.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 62. orr.

-Trankil, mutilak, kontrolpean dago dena.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 217. orr.

-Trankil, txo!  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 92. orr.

Ez bainuen kontzientzia trankil.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 122. orr.

-Hurrengo urteak trankil eta jabal joan zitzaizkidan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 626. orr.

Txute bat ezin da taberna bateko komunean sartu, trankil eta intimitatean egin beharreko gauza da, lerrotxo bat edonon har daiteke, baina txute bat ez.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 159. orr.

Ohera sartuko haiz, bestondoa trankil demonio ematzera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 28. orr.

Ordura arte nahiko trankil ematen zuen, baina bat-batean, aurpegia itsustu, eta lehenengo belarrondokoa eman zidan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 56. orr.

Trankilago ematen zuen semeak, Antoniaren ustez bezperan Mentxurekin izan bide zuen solasaldia zela eta.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 49. orr.

Larridurak ito behar nauenean, Lucas eta Maria bezalako pertsonak agertzen dira, heriotzaren erdian arrunt eta trankil.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 54. orr.

Otsoak garbitu baziren garbitu, artzainak trankilago eta lan guttiagorekin bizi izan dira.  Herria   2005-12-22

3 (gauzei buruz)

Trankilago zebilen haizea.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 72. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Trankil itxurak egin arren, kalerako irrikaz ziruditen.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 32. orr.

-Manuelen berri zehatzik izan arte, hobe diagu denok batera eta trankil antzera ibiltzea.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 23. orr.

5 trankil-trankil adlag

«Trankil-trankil» bizi dela dio, futbolaren falta ez duela inondik ere sumatzen.  Berria - Kirola   2006-02-28

Goizeko hiruretan hirigunetik trankil-trankil ibiltzea, inolako arrisku barik, paseoan.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 123. orr.

Hara itzultzen ahalko zen trankil-trankil, inork trabarik egin gabe.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 17. orr.

Politikaz, arteaz, liburuez, zinemaz berba egin genezakeen trankil-trankil.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 299. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hago trankil (6); hain trankil (3); trankil egon (9); trankil egoteko (4); trankil trankil (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus