Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jaiki egiten ziren; txoriak giltzapetu; atea trangatu; argia itzali. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 34. orr.
Ondo zaindu ganadua, trangatu ganbarako atea, sartu perdigoiak eskopetari! Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 9. orr.
Ateak trangatu eta leihoak adreiluz tapatzen ditiztek, beldurrak airean. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 79. orr.
Atea itxirik zen berriro ere eta Irunberrik lehen bezala trangatu zuen, lan honetan usatua balitz bezala. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 212. orr.
Alboetan ate baxu bana zegoen, baina biak itxita eta trangatuta zeuden. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 227. orr.
Zuhurtziaz, Lepic andreak korraleko atea trangatuta utzi du. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 73. orr.
Gauean, polizia sartzear zela, ate automatikoa trankatu zuten presoek, modulura sarrera zailduz. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 139. orr.