Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lehen tranbia, mandoek tiratua. Askoren artean «Rataplan» - 105. orr.
Enplegatu-jendez kargaturiko tranbia aldapan gora tiratzen zuten zaldi otzanei begira. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 31. orr.
Hona 7. tranbia, "Hiltegiak-Dartsena nagusiak". Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 28. orr.
Kale-kantoiraino egin zuen korrika eta abian zen tranbia batera igo zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 288. orr.
Jendez betetako tranbia batek nasan gelditu behar izan zuen. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 115. orr.
Tranbia, jendez gainezka, zabuka zihoan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 231. orr.
Tranbian joaten zen goizero Chapelizod-etik. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 157. orr.
"Zer polita den tranbian ibiltzea!" esaten zuen. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 97. orr.
Amarenera joateko tranbia hartu behar nuen. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 262. orr.
Madrilera matrikula egitera iritsi zen egunean, bere bizitzan lehendabizikoz tranbia batera igo, eta tranbia hark oinezko bat nola harrapatzen zuen ikusi zuen. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 145. orr.
Tranbiako gidariak ezkilari eragiten zion aldiko, bihotzak jauzi egiten zidan, ni banintz bezala tranbiak azpian harrapatzeko arriskuan zegoena. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 126. orr.
Kale erdian tranbiaren zain gelditu zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 219. orr.
Tranbiaren bidetik zihoan gizon itxura-txukun batek kartel bat zeraman goi-goian. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 181. orr.
Tranbiako kobratzailea komunista duk, Klausek. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 49. orr.
Umore bikainean jaitsi zen tranbiatik eta etxe alderantz jo zuen. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 48. orr.
Bezeroengana oinez joaten zen, ez baitzuen tranbiarako sosik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 31. orr.
Ozen entzuten ziren tranbien triki-traka, zaldien apatxen hotsa eta, urrunago, automobil binbilikarien turutak. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 60. orr.
Tranbia baten zarata gailendu zitzaion euriarenari. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 188. orr.
Azken tranbia gaueko hamaikak eta bostean abiatzen da udaletxetik. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 255. orr.
Tranbia baten txilina entzun dinat. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 105. orr.
Erreginak tranbia elektrikoa nahiago omen dik, aziendak zikinduko duen sistema baino. Txillardegi «Putzu», 1999 - 349. orr.
Istripua tranbia urbanoen lantegi zentralean. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 147. orr.
Tranbia gorri batean ibili nintzen eta benetako trenean bidaiatu nuen. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 242. orr.
Tranbia luze eta hori bat txistuka igaro zen handik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 322. orr.
Donostiako Udalak laster hitzarmena sinatuko du Jaurlaritzarekin eta Gipuzkoako Diputazioarekin, tranbia arina hirian ezartzeko azterketa egiteko. Berria - Euskal Herria 2004-12-28
Merkantzia tren bat bidez aldatzen, tutu hotsa kaietan, tranbia ahots-lakarrak oso urrutiko kaleetan. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 115. orr.
Jostailuzko tranbia elektriko bat. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 163. orr.
Fleischmann zaharrak aldirietako tranbia gomendatu zuen, Steiner jaunak ostera autobusa hobetsi zuen. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 43. orr.
Tranbia-geltokitik tarte bat baitago oinez. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 43. orr.
Matson andreak tranbia-ibilbide alderantz egin zuen, etxera eramango zuen trolebusari hantxe itxaroteko asmoz Marcosek tranbia-gidariari begiratu zion: zutunik zegoen, zurrun. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 229. orr.
-Gaur-gaurkoz, zaldi-tranbia duk (kristauak eraman behar direnean); eta mando-tranbia, jeneroa besterik eraman behar ez denean. Txillardegi «Putzu», 1999 - 349. orr.
autobus eta tranbia (4); bilboko tranbia (3); desio izeneko tranbia (10); gasteizko tranbia (5); sprako tranbia (17); tranbia arina (3); tranbia batera igo (5); tranbia gidari (5); tranbia hartu (10); tranbia hartuko (3)
bilboko tranbiak (4)
tranbiara igo (3); tranbiara igotzen (4)
tranbiaren bidea (4); tranbiaren norabidea (3); tranbiaren zain (5)