Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
tramoia 1 iz antzeztokietako makineria.
Bizitzatik oso hurbil, berriz, eszenografia huts eta tramoia soil baino zerbait garrantzitsuagoa den plano batean. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 21. orr.
Tramoia ezkutu hori argira ekartzea posible da noski, antzerki esperimentalaren baliabide ohikoa izan zen garai batean Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 24. orr.
2 irud/hed
Adiskideek galdetzen ziotenean ea zergatik idazle frantziarraren izena bereganatu zuen puztu egiten zitzaion bularra, eta literaturaren tramoiak duen hutsalkeria hain ausarki salatu zuen bere idazle maitearen istorio zenbait kontatzen zituen. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 194. orr.