Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tramite 1 iz bideratzea, zuzemena, izapidea.

Tramite guztiak egin eta gero.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 70. orr.

Ezkontzeko asmoa du berak, eta jada tramiteak egiten hasi da.  Berria - Harian   2005-04-22

Ezkontzeko tramiteak abiatzeko Lisboako Errolda Zibilera joko dutela iragarri zuten atzo.  Berria - Gaiak   2006-02-02

Goizeko lehenengo orduan joango naiz kontsulatura eta, dena ondo irtenez gero, tramiteak bete, eguerdian autobusa hartu eta Dogubayaziterantz joko dut.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 78. orr.

Sorterrira itzultzeko tramiteak-eta burututakoan.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 73. orr.

Gure bide bera egiten ari zen beste autobuskada bat elkartu zaigu, eta horrek are gehiago geldotu ditu tramiteak.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 161. orr.

-Ez zen premiazkoa zure gurasoekin hitz egitea, ikusi duzu ez dela tramiteko kontu bat besterik izan.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 120. orr.

Good morning esaten dute tramitez inori begiratu gabe.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 153. orr.

Barojak idealizatu egiten du bikote-bizitza -betiere ezkontza burgesaren, eta, beldur naiz, erlijiozkoaren barruan, tramitezko kontu honetaz hitz egiten ez badu ere-.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 13. orr.

Kereila tramiterako onartu badute, epaiketa izango dugu.  Berria - Kultura   2004-05-20

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Lasai, tramite soil bat da, bost minutuko kontua.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 116. orr.

Tramite hutsa da pauso hori, baina derrigor eman beharrekoa.  Berria - Kirola   2006-01-21

Gorroto genuen Madril, ministerioetan egin beharreko tramite absurduek eramaten gintuztelako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 81. orr.

Oraingoan hiru ordutik gora daramagu tramite geldoak betetzen, alde batean zein bestean.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 160. orr.

Betebeharreko tramitea da.  Berria - Harian   2005-02-27

Biharamun goizean Napumoceno jaunak presaka egin zituen salgaien aduanetako tramiteak.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 58. orr.

Alsfeden inork ez ziola sinesten, eta epaitegi batek hasiak zituela deportaziorako tramiteak.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 47. orr.

Sartzeko tramiteak hiru ordu laurdenez luzatu ziren.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 109. orr.

Errefuxiatu txartela badaukazu, baina hiru hilean behin zeharkatu behar izan duzu muga orain arte, Hegotik Iparrera, isilpean, eguneratzeko tramitea betetzearren.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 37. orr.

Errutinazko tramite bat betetzen hasi ziren bi agenteak, tonu ofiziala eta tonu lagunkoia tartekatuz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 92. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Garai horretantxe alde egin zuen Pedrok etxetik, eta banatze-tramiteak hasi zituzten.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 150. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus