Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Espedientearen tramitazioa nori dagokion erabaki arte. Berria - Ekonomia 2004-05-15
Astebete beharko dut tramitazio guztiak burutzeko. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 54. orr.
Beste akats txikiago batzuk ere aurkitu dituzte teknikariek, eta horrek moteldu ditu tramitazioak. Berria - Kultura 2004-03-27
Ozenki eskatu nahi dugu aurreproiektu honen tramitazioa bertan behera uztea. Berria - Kultura 2004-08-11
Tematuz gero arriskua neukan bisarik gabe geratzeko edo, ordu batzuetan behintzat, tramitazioa atzeratzeko. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 81. orr.
Bankura joan, euren aurrean sinatu, eta dirua eskuratzen baduzu nire partez, dohainik egingo dizut bisaren tramitazioa. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 53. orr.
Eusko Legebiltzarrak atzo egindako ezohiko osoko bilkurak onartu egin zuen legearen tramitazio berria egitea. Berria - Euskal Herria 2004-01-22
Tramitazio zaila eta luzea izan du Legebiltzarrean. Berria - Euskal Herria 2004-02-28
Tramitazio korapilatsu baten ostean, joan den asteazkenean onartu zuen Eusko Legebiltzarrak EAEko Unibertsitate Legea. Berria - Euskal Herria 2004-02-28
Gaur hasiko da EAEko Estatutu Proposamenaren tramitazioa Espainiako Kongresuan. Berria - Harian 2005-01-14
Legebiltzarraren esku utzi ondotik, tramitazio parlamentarioari ekin zitzaion, gaur artean. Berria - Euskal Herria 2004-12-30
Gorenak prentsa ohar batean aurreratu du Otegiren aurkako epaiketan «epaile inpartziala izateko eskubidea» ez zela bermatu, zigor epaia eman zuten epaileetako bik tramitazio prozesalean esku hartu zutelako. Berria - Euskal Herria 2006-01-19
Lurzoruaren lege proiektuaren tramitazio-prozesu luzea. Berria - Euskal Herria 2004-11-13
Tramitazio-epeak geldiarazteko eskatu zuen. Berria - Euskal Herria 2004-11-24
Kontxi Bilbaok legearen tramitazio epeak «luzatu nahi izatea» egotzi zion PPk egindako eskaerari. Berria - Euskal Herria 2004-11-26
Donostian tramitazio eguna izango da larunbatean. Berria - Euskal Herria 2004-08-04
Inpugnazioa aintzat ez hartzeko argudio nagusia, azken batean, «prozedura parlamentarioaren barruko tramitazio ekintza hutsak» direla da. Berria - Euskal Herria 2004-04-28
Langabeei lanpostua modu aktiboan bilatzea exijitzen zien, aldizkako langile finkoak desagerrarazten zituen eta tramitazio soldatak kentzen zituen, besteak beste. Berria - Harian 2005-05-07
legearen tramitazio (6); legearen tramitazio berria (3); tramitazio berria (6); tramitazio epeak (3)
estatutu proposamenaren tramitazioa (4); planaren tramitazioa (4); proposamenaren tramitazioa (9)
proposamenaren tramitazioak (6proposamenaren tramitazioaren (4)