Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tramitatu, tramita, tramitatzen du ad bideratu, zuzemenak egin.

Zenbat denbora behar da orain bisa tramitatzeko?  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 80. orr.

Oposiziorik handiena jaso duen proiektua izan arren, beste asko baino askoz ere azkarrago tramitatu zuen Espainiako Gobernuak.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 34. orr.

Marixaren deia jasotakoan, oraino lantokian nintzela, banantzea tramitatzen zidan abokatuaren telefono zenbakia eta guzti markatu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 228. orr.

Prozedura guztiak premiazkoak balira bezala tramitatzen badira, [...].  Berria - Kultura   2006-04-06

Euskadiko Museoen Lege-proiektua onartu du Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak, Legebiltzarrera lege gisa tramitatzeko.  Berria - Kultura   2006-03-01

Bost helegite aurkeztu zituzten Kongresuak EAEko estatutu proposamena tramitatzeko aukeratuko prozeduraren kontra.  Berria - Harian   2005-02-02

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ehna tramitatzeko (15); ehna tramitatzeko aukera (6); tramitatzeko eskatu (3)

ehna tramitatzen (5); tramitatzen ari dira (3); tramitatzen hasi (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus