Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
tramankulutzar iz adkor tamaina handiko tramankulua.
Eta Aldapetan behera zortzi zaldik tiratutako tramankulutzar hura bazetorrela ikusten genuenean, urduri ere jartzen ginen, noiz iritsiko zain. Txillardegi «Putzu», 1999 - 48. orr.
Gure amaren ustez astunegiak ziren, tramankulutzarrak. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 110. orr.