Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

trakzio 1 iz tira egitea, indarra egiten den gunerantz zerbait ekartzeko.

[Autoa] egin-egina da, lau gurpiletako trakzioari esker, mendirako; bidez kanpo ibiltzeko, bereziki.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 282. orr.

Lehenengo makina-mota gora igotzeko balio duena da [...]; beste bat haizeaz mugitzen dena da, grekoek pneumaticon deitzen dutena; eta hirugarrena trakzioz lan egiten duena, haiek baru ison deitzen dutena.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4610. orr.

Trakzioko makinei buruz beharrezkoak zirela iruditu zaizkidanak azaldu ditut labur-labur.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4750. orr.

Trakziozkoak, erabiltzeko aukera handiagoak eta emaitza zoragarriak eskaintzen ditu, eta zuhurtasunez erabiltzen denean, abantaila izugarriak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4630. orr.

Abiadura handiko Brava trenak, lau bagoikoak dira, guztiak motordunak, trakzio elektrikoarekin eta lau megawatteko potentziarekin.  Berria - Ekonomia   2004-02-25

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Orain arteko V10 motorrek bultzada asko zuten eta pneumatikoak ez ziren gai hori guztia lurrera transmititzeko, eta trakzio kontrola etengabe aktibatzen zen.  Berria - Kirola   2006-02-01

Trakzio-kateek gurpil koskadunak hartu eta karranka egiten zuten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 327. orr.

CAFen zeregina trenak egitea izango da, eta Siemens eta Bombardierren ardurapean egongo dira trakzio sistemak.  Berria - Ekonomia   2004-06-24

Siemensek trakzio ekipoa egingo du.  Berria - Ekonomia   2006-01-11

Neurri estuko trenak izango dira 90 horiek, eta bi trakzio teknologia desberdin izango dituzte.  Berria - Ekonomia   2004-06-24

Taularen pisu osoan beirazko zuntza oso gutxi izan arren, trakzio indarrak ongi absorbatzen ditu eta zurruntasun egokia ematen diomaterialari.  Berria - Gaiak   2004-12-23

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

36 milioi euroren truke, aldi berean diesel eta argindar trakzioa duten eta merkantzietarako erabiliko dituen 12 lokomotor erosiko dizkio Euskotrenek.  Berria - Ekonomia   2006-04-08

4 irud/hed

Nahiz eta energia prezioen eraginez urte hasieran zertxobait apaldu, ekoizpenaren hazkundeak trakzioa berreskuratu du, eta lan merkatuko baldintzek hobera egin dute xumeki.  Berria - Ekonomia   2004-09-22

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus