Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

traktore (orobat traktor g.er., traktur g.er. eta tratur g.er.) 1 iz goldeei edo gainerako nekazari lanabes edo makinei tiratzeko erabiltzen den ibilgailu motorduna.

Bere irudimenean, traktore erraldoiaren itxura hartzen zion bat pasatzen ari zen, bere gurpil handi, ke botatzeko tximinia eta kabinarekin.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 44. orr.

Bata traktorea gidatzen hasi da, eta bestea atzeko aldean jarri da, zutik, plastikozko bidoi handi bat eskuan duela.     «Bizia lo», 2003 - 148. orr.

Traktoreak utzitako ildoengatik ez balitz bidea denik ere irudiko ez lukeen bidean barrena doa alarguna.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 90. orr.

Hango gizona traktoreak azpian harrapatuta hil zela enteratu nintzen gero.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 41. orr.

M. errumaniarrak gidatzen zuen traktorea irauli egin zitzaion.  Berria - Ekonomia   2004-03-10

200 bat jauntxo aizkoraz, ganibetaz, igitaiez eta lantzaz hornituak, traktoretan etorri eta dalitei erasotzen hasi ziren.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 67. orr.

Txaboletatik pinudirako bidetik traktore txiki bat agertu zen, atzeko erremolkean belar fardel handiak zituela.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 217. orr.

Traktore txikiaren gurdi azpian sartu zen, bere mutur zikinarekin.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 218. orr.

Basoko lanetarako hiru lankide dira, eta, bera motozorrarekin eta traktorearekin aritzen da.  Berria - Kirola   2004-06-16

Elurra kentzeko 62 makina, 20 traktore eta pala mekaniko, gatza botatzeko 23 ibilgailu eta 70 ibilgailu laguntzaile aritu dira lanean errepideetan.  Berria - Euskal Herria   2004-03-04

Traktoretik ateratzen dugun fuela zikinkeri hutsa dela arrunt kontziente naiz.  Berria - Harian   2005-09-22

2 (hitz elkartuetan)

Ezkilak eta txintxarriak, traktore soinuak, urruneko moto baten durunda...  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 173. orr.

3 irud/hed

Horrez gain, ekonomian traktore lana egiten duten beste batzuen etorkizuna ez dagoela argi nabarmendu du LABek.  Berria - Ekonomia   2006-02-03

Ikus-entzunezkoak enpresa traktore gisa hartzen dira, eta hori ondo dago.  Berria - Kultura   2004-05-19

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gidatzen zuen traktorea (3); traktorea irauli (5)

traktoreak utzitako ildoengatik (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus