Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

trakets 1 izond moldakaitza; xehetasunik, sotiltasunik edo dotoretasunik ez duena. (pertsonez mintzatuz)

Ez dago emakume frigidorik, baizik eta gizon trakets eta ezjakinak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 205. orr.

Ez dago emakume frigidorik, gizon traketsak baizik.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 202. orr.

Ez dakit dantzari traketsa edo hizlari motela nintzelako, hortik gora ez nuen batere aurrerapiderik lortzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 58. orr.

Ni, ordea -erremediorik gabeko traketsa-, ezin nintzen kirurgialari izan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 105. orr.

Bizkarkin trakets harexek ekarri baitzuen mazzuchelitarren bihotzera bere iloba desorekatu eta galbideratzailea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 341. orr.

Mutiko trakets zenbaiten irain eta irriak.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 84. orr.

Trakets hutsa ez bada, behinik behin, behar bezala trebatu faltan dagoena.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 33. orr.

Ipuineko ahatetxo itsusiaren pareko sentitu izan naiz: traketsa, zabarra, ezgauza.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 116. orr.

Hizmotela nauzu, hizketarako traketsa.  Elizen arteko biblia   Ir 4,10

Inoiz ez dut espero zitekeen maila jo, mago trakets eta arlotea naiz.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 165. orr.

2 (gauzez mintzatuz)

Eta horra hor Esau, neu bezalakoxe babalore trakets bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 64. orr.

Pentsatzen jarrita, nola sartuko zen bada gorputz astun eta trakets hau traje dotore, ongi moztu batean.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 31. orr.

Batzuetan iruditzen zait binilo eta idazmakina trakets haiekin batera orduko kemena eta lagun-arteko giroa ere joan direla betiko.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 90. orr.

Urrats trakets batzuk egin nituen soil-soilik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 205. orr.

Jolas sexual trakets, pobre, irudimenik gabeko eta baita maitasun gabeko baten ondorioz.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 125. orr.

Etxea ikusita zaila egingo zitzaidan auzoko etxekoandre banatuaren fikzio trakets hari eustea. Jatorrizkoaren karikatura trakets bat.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 27. orr.

Hartu izan balu gertatu berriaz gogoeta egiteko nahikoa denbora, ohartuko zatekeen [...] poliziaren esku uzteko mehatxua hordago ustel bat zela, traketsa eta antzerik gabekoa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 243. orr.

Urkatu egiten zituzten, inor hiltzeko modu trakets eta gogorra hori, batzuetan heriotza azkarra zen bezalaxe baitzen luzea eta gogorra besteetan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 171. orr.

Adjektibo desegoki bat hemen, komunztadura okerra hor, esaldiaren barne antolamendu traketsa han.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 36. orr.

Itxuraz urri eta trakets diren hizkuntzek lehengaia eskaintzen dute kultura landu eta konplexu baterako.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 49. orr.

Franko berotzen zen zirri trakets haiekin.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 47. orr.

Iruñeko bi mando-manta, artile bikainekoak, langintzaz trakets eta gustuz zoragarri.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 204. orr.

Modu traketsean, eskuz eta korrika, zegoen idatzita.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 54. orr.

3 (izenondo elkartuetan)

Neure neurrira egindako Arkadia, munduaren esku trakets-zikinak ezin iritsitako leku bikaina.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 297. orr.

Tarte gaitza, haatik, gure ibilera motel, pisu eta trakets dudakorretik haien martxa segur eta zalura.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 168. orr.

Halako batean, txistua eta ttunttuna hasi ziren; oso tristea txistua eta ilun-trakets ttunttuna.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 167. orr.

4 (adizlagun gisa) ik trakeski.

Eria trakets moldatzen da dirua kontrolatzeko orduan, erosketak egitean edo sukaldeko lanetan.  Berria - Gaiak   2006-01-21

Orduan nik jaka erantzi eta zerbait baliozkoa biltzen den eran bildu omen nuen, trakets eta baldar baina aldi berean amultsuki.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 88. orr.

Ni aritmetikan oso trakets nenbilela ere ez zekien.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 84. orr.

Batere heraldikoa ez den armarri bat dago erdiko ate gainean trakets margotua.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 121. orr.

Baldreski moldatu gara gas maskarekin, trakets oso, gure heriosuharrean.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 158. orr.

Sentimenduen arloan geure burua dorpe eta trakets ikusten dugu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 160. orr.

Bat-batean trakets, ahalke, gorri-gorri jarri dira biak.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 121. orr.

Trakets eta ekaitztsu datorrenean, aldiz, beroaldi eta hotz kamutsaldi, denak nahasian, ez dira batere onak suertatzen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 353. orr.

-Etor zaitez nirekin botikariarengana -esan nion trakets.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 270. orr.

-Dena ondo -esan zion, Harry trakets samar olo-ahia jaten ari zen bitartean ezkerreko eskuaz-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 155. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

trakets aritu zen (3); trakets ibili (3); trakets moldatu (3); trakets samar (6); trakets samarra (4); trakets samarrak (4)

idazkera traketsa (3)

gizon traketsak (5)

era traketsean (3); modu traketsean (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus