Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
trakestasun iz traketsa denaren nolakotasuna.
Peterrek edozer gauza emango luke, uste dut, nire hitz egiteko erraztasuna izateko; ez daki bere trakestasunak samurtzen nauela hain zuzen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 220. orr.
Zeru puska zoragarriak, lorezko eskulturak, amets politak sardinzar saltzaile baten eskuetan jartzeko, bai eta markesa bati oparitzeko ere, birjina baten trakestasunak eta urdanga baten irrits sentsualak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 244. orr.
Ikusi egin behar zenuke nolako leuntasunarekin eramaten duen Nick Valdibiak kontrabaxua batetik bestera, hauts bihur lezakeen trakestasunaren suaren beldurrez bezala. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 27. orr.