Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gurasoek ezkontzeko erabilitako trajeak nire armairuan zeuden gordeta. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 55. orr.
Emakume gutxi ikusiko duzu trajearekin. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 34. orr.
Madril frankismoarekin lotzen genuen: tabernetan eta kaleetan ikusten genituen gizon gehienak, beren bibotetxo, traje eta eguzkitako betaurrekoekin, sekretakoak iruditzen zitzaizkigun. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 81. orr.
Hiru piezako traje bat zeraman, kolore biziko gorbata, eta mahuka-bikiak zituen alkandoran. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 63. orr.
Trajea joskera ederrekoa zuen, aurpegia ere egikera tatxagabekoa. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 80. orr.
Bere trajea maiztu samarra zegoela konturatu nintzen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 103. orr.
Trajearen poltsikoetan miatzen hasi nintzen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 47. orr.
Pentsatzen hasi zen zegokion dirua eskuratu orduko hamabi traje egingo zituela. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 190. orr.
Bibotetxo ondo ebakia eta trajea janzten. «Kuskue tanden», 2004 - 33. orr.
Neurrira egindako trajeekin. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 61. orr.
Niri izugarria iruditu zitzaidan sekula janzten ez zuen traje batekin osabari lur ematea. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 18. orr.
Janzten zuen traje gurutzatuak egokiagoa zirudien Europako hotel garesti bateko hall-ean ibiltzeko, Estatu Batuetako Armadako jeneral bati bisita egiteko baino. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 305. orr.
Ttipik kartazal zuri bat atera zuen traje italiarraren poltsikotik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 149. orr.
Indioek, traje ingeles dotorea erantzi [...] guanako larrua jantzi eta bere tribuko bizimodura itzuli nahi izan zuten berehala. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 398. orr.
Hirurogeita hamarren bat urteko gizona zen, traje beltz eta alkandora zuriz jantzia. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 57. orr.
Traje urdin bat dauka jantzita, zabalegi dagokiona. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 51. orr.
Ehorzleek traje grisez, alkandora zuriz eta gorbata beltzez jantzita egin zutela lana. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 267. orr.
Ni nahiko formal nago jantzita, Three Riversen edo Visalian gestioak egiteko erabiltzen nuen traje ilunarekin eta polo zuri batekin. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 45. orr.
Traje marraduna jantzi behar duzue? Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 106. orr.
Harrera ofizialetara beti gorbata eta traje lisatu berriak jantzita etortzen da. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 215. orr.
Traje berria janzten dutenean nik gehiago maite ditut nire semeak. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 69. orr.
Aitzineko eguneko traje dotorearen partez, niki gorria eta galtza bakeroak zeramatzan soinean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 133. orr.
Eta traje maiztu hura... Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 38. orr.
Ez zenuen aurkitzen nire neguko trajea! Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 272. orr.
Zure aitaren armadako trajea har dezakezu, eta amaren pazko kapelua. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 104. orr.
Poliesterrezko traje zimurtuak (marroiak gehienetan), betaurreko lodi oskolezko erzdunak, buruan zahia beti. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 289. orr.
Tertziopelozko traje beltza eta bufanda gorria jantzita. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 130. orr.
Txikienak harizko traje bat zeraman. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 38. orr.
Paisanozko traje batzuk, besterik ez. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 181. orr.
Haize freskoa bezala pasatu ginen arraia diplomatikoko bulego trajea zeraman gizon baten ondotik. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 155. orr.
Preso politikoak prisionero trajea janztera behartu nahi zituztelako. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 94. orr.
Hala begiratuko lieke, beldur naiz, kultura ofizial honetako gorteak gure baskoei ere etiketa-trajearen gainetik. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 121. orr.
traje bakarra (4); traje bat zeraman (4); traje beltz (6); traje beltza (3); traje berria (5); traje berriak (3); traje dotorea (3); traje gris (9); traje grisez (5); traje grisez jantzitako (3); traje ilun (6); traje ilun bat (4); traje urdin (10)
trajea eta gorbata (3); trajea jantzi (3); trajea jantzita (3); trajea janzten (3); trajea zeraman (3)