Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hiru traineruk harrapatu zeroi handia. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 61. orr.
Asturiarrek traineruak eta traineruarekin arrantza egiteko tresnak saltzeko iritsi ziren. Berria - Kirola 2004-08-07
Hogeitabi arraunlari abiatuko dira hemendik traineru batekin Saint Laurent ibai horretan 500 kilometro egiteko. Herria 2003-06-12
Noiztik egiten ditizten traineruak sirena urdinekin eta pikoletoak gidari dituztela? Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 72. orr.
Aita arraunean aritzen zen zarauztarren traineruan, "Golondrina" izeneko hartan. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 35. orr.
Lehen teknika ezinbestekoa zen, eta indarra ere bai, orduan traineruek 400 kilotik gora izan baitzezaketen. Berria - Kirola 2004-09-11
Traineruak zein arraunak karbono edo beira zuntzez egiten hasi dira asko ez dela. Berria - Kirola 2004-09-11
Launa traineruko hiru txandatan egingo dute norgehiagoka. Berria - Kirola 2004-07-02
Atzo aurkeztu zuten aurtengo Kontxako Bandera; irailaren 2ko kanporaketan zazpi traineruk lortuko dute txartela. Berria - Kirola 2004-08-28
Gaur eguerdian hasiko da Euskadiko Traineruen Txapelketa, Lekeition. Berria - Kirola 2004-08-14
Federazio Ligako traineruek jokatu zuten Bilbo Hiria Bandera. Berria - Kirola 2004-08-20
Traineruen Kluben Elkarteak eta Donostiako Kultur eta Turismo Ekintzetxeak akordioa lortu dute. Berria - Kirola 2004-05-19
Eta hori gutxi balitz, senarra ere egundoko traineruarekin etorri huen larunbatean. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 14. orr.
traineru ariko dira (3); traineru aritu ziren (3); traineru arituko dira (3); traineru erregularrena (3); traineru kluben elkartea (10); traineru kluben elkarteak (4); traineru kluben elkarteko (6); traineru onenek (4); traineru onenen (3); traineru onenen arteko (3)