Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

trailer 1 iz kamioien atoi handia; atoi handia duen kamioia.

Kamioia, trailer hozkailu bat, Donostiako norabidean zihoan Zorrotzako zubitik jausi zenean.  Berria - Ekonomia   2004-08-20

Ryderrek brastakoan geldiarazi du trailerra etxeko sarbidean.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 96. orr.

Leihoko argi horiaren bestaldean trailer bat zihoan pisutsu eta nekez.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 102. orr.

Eszenatokia: ostiralean eta larunbatean iritsi zen 22 trailerretan.  Berria - Harian   2005-08-09

Popalde ederra bai, harena, trailer baten parekoa, alajaina!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 111. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Errepidean zihoazen trailer eta auto gidariengan harridura eta izua sorrarazten zuten, ezustean [...] Pasaiara korrika ihes egiten zuten iluntasunaren zerbitzari haiek, gauak zurrupaturik desagertzen zirenak gero.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 40. orr.

3 irud/hed

Informazioaren trailerrak zapalduriko katuak dirudite gaur egungo hainbat eta hainbat artikuluk eta hitzaldik.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 175. orr.

4 film baten propaganda egiteko aukeratzen diren pasarteen multzoa.

Filmaren trailerra aurki ikusteko aukera izango da, Donostiako Zinemaldiaren barruan Euskal Zinemaren egunean, hain justu.  Berria - Kultura   2004-09-01

Ikus-entzunezkoen finantzabidearen tirabiraren erdian, 'Aupa Etxebeste!'-ren trailerrarekin ospatuko da gaurko eguna.  Berria - Kultura   2004-09-21

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus