Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Airetik itsasontzi bati ematea ur azpian doan arrainari ibaiertzetik jotzea bezain zaila da, kalkulatu behar dituzu zure abiadura, objetiboarena, bion arteko aldea eta bonbaren traiektoria. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 144. orr.
Egotzi harriaren trajektoria parabola bat duk. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 189. orr.
Maistrak ogi mamia airean ikusi zuen, eta Zumalderen garondoa jotzen, eta zoruan, eta, atzeranzko traiektoria asmatuz, betaurrekoak erantzirik, begi ilun, sakon eta distiratzaile haiekin, Goiori esan zion: [...]. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 133. orr.
Mapa batean hiriz hiriko traiektoria marraztuko bagenu bezala. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 106. orr.
Pertsonaiek, lehenetik azkenera arte, beren nortasun propioa dute, haietariko bakoitzak bere traiektoria deskribatzen du. Berria - Kultura 2004-01-13
Filosofiatik begiratuta, Unamunoren traiektorian doigabetasun logiko deigarri bat dago afera honen inguruan, ene ustean oraindik aski argitu ez dena. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 108. orr.
Beren traiektoria intelektualean hegeliano, marxista, heideggeriano eta filosofo handi guztien "post"ak direnez, [...]. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 158. orr.
Luzaro inork begiratu ez duen argazki bati norbaitek begiratzen dionean, munduaren traiektoria desbideratu egiten da une batez. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 55. orr.