Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pasarte gogoangarriz eta umore tragikomikoz mukuru beterik. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 22. orr.
Elezaharren batetik ateratakoa zirudien duintasun tragikomiko batez mintzatzen zen Noraren aita mundu berriaz. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 51. orr.
Kalisto eta Melibearen amodio tragikomikoak. Berria - Kultura 2004-12-09
Eleberria tresna egokia izan liteke euskararen ataka petralak euskaldunoi dakarzkigun pasadizo tragikomikoak adierazteko. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 118. orr.
Aurpegi serioa zeukan, tragikomikoa ia. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 22. orr.
Beste testua, berriz, tragikomikoa da, japoniar bati buruzkoa. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 394. orr.
Anfetamina dagoela, kokaina dagoela, ketamina dagoela edo beste inaren bat (droga tragikomikoak aipatzeagatik, jenero heroikoa modatik pasatuxea dagoen honetan). Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 26. orr.