Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
tragikomedia (orobat trajikomedia g.er.) 1 iz antzerki lana, osagai tragikoak eta komikoak biltzen dituena.
Erigone eta Mirame tragikomediak inprimatu zituen Salmoen itzulpen batekin batera. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
2 alde komikoak eta tragikoak dituen gertaera edo egoera.
Berriro ikastolara, ume honen irria eta haren negarra, hemen dago biharko esperantza, beste irri bat, beste negar bat, tragikomedia bat dirudi, tragikomedia bat da. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 118. orr.
Hargatik dute eta izan dute erlijioak, astrologiak, mistika berritsuak eta amodio kosmikoak horrenbesterainoko sarrera eta arrakasta neska, andre eta atsoetan, eta hargatik dira errua eta errudunak horren premiazko pertsona gajoaren bizitzako tragikomedian. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 105. orr.