Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
tragikoki (orobat trajikoki) adlag era tragikoan.
Rosamonde tragikoki hil zen, printze batek begiz joa. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 129. orr.
Biloak hori eta eder, Marilyn Monroe, Hollywoodeko bizitza kitzikagarriaren ikur eraginkorra, tragikoki hil izan da igandean. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 14. orr.
Zuek biok tragikoki burua galdu duzuela haren gorputz hondatua ikustean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 254. orr.
1987an, Ruth, tragikoki, gaixotu, eta, minbiziarekin borroka etsian ahitu ondoren, hil egin zen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 180. orr.