Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tragiko (orobat trajiko g.er.) 1 izond tragediari dagokiona.

Horren ondorengo isilunean, antzezle tragiko baten gisako ahotsa entzun zen deklamatzen: [...].     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 120. orr.

Emakumearentzat ileapaindegia, antzinako grekoentzat teatro tragikoa zen bezala, gizon gehienentzat futbol estadioa den bezala, katarsia egiteko lekua da.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 95. orr.

Abrahan ez da inoiz heroi tragiko bat izan [...] hiltzaile edo sinesle bat izan zen.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 41. orr.

Mintzaldi tragikoa, bere maskararen mailara jasoa espero dut, hileta kantu bat.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 236. orr.

2 zorigaiztokoa.

Baina etsipenak jo ninduen handik lasterrera egunkarien bidez Hemingwayren heriotza tragikoaren berri izan nuenean.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 309. orr.

Gaur arte luzatu du ETAk Etxebarrietarekin hasitako euskal abertzaletasunaren tradizio tragikoa.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 44. orr.

Mundu periferikoen morrontza tragikoa eta Europan XIX. eta XX. mendeetan gertatu diren hondamendi sozialak eta politikoak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 100. orr.

Mendebaldeko historiaren aro modernoa burutua zela, esperientzia tragikoz beteriko aro postmodernoa hasteko bakarrik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 355. orr.

Euskal historia tragikoaren ildo tradizionala moztuz, eskoletarik haste, legalitatearen kultura bat haz liteke, etsaiaren kontzeptua ezabatuz.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 98. orr.

Nire bizitzaren zentzu tragikoa hori zen: gazte zital baten biktima zorigabea izatea.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 61. orr.

Horrela esanda badirudi kutsu tragiko bat daukala, paradisuaren galeraren antzekoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 14. orr.

Itxaropenik gabeko fanatismo tragiko hori.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 27. orr.

Zu zara istorio tragiko horren guztiaren amaiera zoriontsua.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 275. orr.

Pekingo plaza horretan ikasleek, langileek eta intelektualek duela 15 urte egindako manifestazioen bukaera tragikoak egin zuen ezagun.  Berria - Mundua   2004-06-04

Modu tragikoan erakutsi dute bi Mundu Gerrek ororen gainetik pentsamolde arrazionala gurtzen duen zibilizazio horren gainean irrazionaltasunak duen indarra.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 57. orr.

Ez da tragikoa, izugarria da: etsipen lehorra, malkorik eta errukirik gabea adierazten du.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 236. orr.

Isilunea tragikoa iruditu zitzaidan: akabera zen, heriotza.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 265. orr.

Bada frantses idazle baten esaera bat, tragikoa izan nahi duena, eta guztiz irrigarria dena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 212. orr.

Ondorioa ironikoa eta tragikoa izan zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 19. orr.

3 (izenondo elkartuetan)

Kartzela garai hartatik, anekdota tragiko-komiko batzuk baizik ez zizkidan kontatu.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 54. orr.

Antiheroi tragiko erromantikoa zen Jean Gabin.  Berria - Kultura   2004-05-16

· Kutsu epiko-tragikoa dukeen edozein gaitan erabil daitezke, haien funtzioa ez baita gaia garatzea, baizik eta aurrez esandakoa indartzea.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 168. orr.

Gertaera grotesko eta irriemangarriek, dena dela, ez diote gizatasun izpirik ere kentzen historiari, aitzitik, gertakera komiko-tragikoen aldean nabarmenago gelditzen da pertsonen miserien, ahulezien, irriken eta bizi-pozen indar eta balioa.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 10. orr.

• 4 iz tragediagilea.

Homero osoa: Odisearen hamabi dozena bertsio desberdin; tragikoak: Eskilo, Sofokles, Euripides.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 151. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gertaera tragiko (3); tragiko samarra (3)

amaiera tragikoa (4); subjektu tragikoa (4); tragikoa da (7); tragikoa izan (5); tragikoa zen (4)

modu tragikoan (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus