Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bestela galdüko da eta hilen, Grezia zaharreko tragedia hil zen bezala, Euripides batek banalizatü züalarik. Herria 2003-09-18
Euripidesen tragedia bat ikustera joan zèn egun batean, goiargiak joa sentitu zen Misiako errege Telefo hantxe agertu zenean. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 39. orr.
Hamabi urte zituela bost ekitalditako tragedia bat idatzi zuen. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 7. orr.
Bien bitartean, tragedia bat idatzi zuen frantsesez, Salome, 1896an Parisen estreinatua. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 11. orr.
Teatro pixka bat eginez, tragedia bat jokatzen ari den aktorea banintz bezala. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 173. orr.
Horregatik du norberak bizi beharra, gaur egun ere, Ediporen tragedia. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 45. orr.
Garai hartan, hain zuzen, antzerkia zen literatura-adierazpen nagusietariko bat, komedia zein tragedia. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 171. orr.
Tragediaren eta komediaren osagaiak nahasten ditu lanak. Berria - Kultura 2004-08-04
Kalbarioko hura teatroa zela: ez tragedia, komedia hutsa baizik. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 384. orr.
Tiresias da perpaus harrigarriaz gehien eta hobekien gogoratzen [...] horrelako gauzak ahoskatzeko ohitura handia zuelako, jendea zorionera bideratzeko ala tragediara desbideratzeko Oidipous gaizoa nola. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 122. orr.
Funtsean, tragedia poiesis da, obra baten produkzioa, errealitatearen imitazioa, mimesis, baina ahaztu gabe ekintza ere badela. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 58. orr.
Eta eromen baten ume den greko zaharren tragedia, ez ote zuen sortuko atseginak, indarrak, sasoi beteak, betetasun handiegiak? Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 134. orr.
Tragediaren punturik gorena iritsi da. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 24. orr.
Tragedia modernoak fedea galtzera behartu zaituen ekintzarekin antza gehiago du: ez duzu zure bizitza eskaintzen, zure azken fedea entregatzen duzu egiaren izenean. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 79. orr.
Haren erantzuna zuzena balitz, esan nahiko luke giza bizitza tragedia bat dela katarsirik gabe. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 97. orr.
Horra hor Singerren (eta bere pertsonaiaren) tragedia: ezin judu izan, judu ez izan nahi eta ezin judu ez izan. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 13. orr.
Zoritxarra tragedia bihurtu da... -hasperen egin zuen-. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 106. orr.
Madame L'Espanaye eta haren alabaren heriotzen tragedia. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 129. orr.
Zinegotzigorako hauteskunde kanpainan, uholdeen tragedia gertatu zen hartan. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 81. orr.
Orduan, gau batean, tragedia gertatu zen. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 218. orr.
"Pitzadura bat elur izoztuan" ipuinean, tragedia bat gertatzen da elurraren eraginez. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 183. orr.
Plaza isilean, musikatxoaren oihartzuna zabaldu zen, jostailuzko zaldi bat airean tragedia baten iragarpen-jolasa egiten ari balitz bezala. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 53. orr.
Umeak, edozein tragedia kontatzeko, modu oso labur eta grafikoan egingo du. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 101. orr.
Zoritxarreko egun haietako tragedia ahazten hasi zitzaionean. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 183. orr.
Garai baten epigono izatea, horra D'Annunzioren tragedia. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 55. orr.
Handik gutxira hasi nintzen nire buruan tragediarik gorenena sufritzen, tragedia guztietan sakonena, nahi baduzue: banalitatearen tragedia. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 191. orr.
Jendea zorionera bideratzeko ala tragediara desbideratzeko Oidipous gaizoa nola. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 122. orr.
Osaba Cesare gero aktoresa batekin ezkondu zen, eta hori tragedia handia izan zen gure amonarentzat. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 31. orr.
Lehen kontakizunetan, jende xumearen eguneroko bizitzako tragedia txikiak kontatzen zituen, erruki handiz. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 6. orr.
Omagh tragedia izugarria izan zen nazio irlandarrarentzat. Berria - Mundua 2004-12-28
Umea porroak erretzen hasi dela eta tragedia lazgarri baten moduan aurkezten du erreportaiak gertaera, cannabisari gaitz hauek denak egotziz. Pako Aristi «Note book», 2005 - 58. orr.
Liburu eta film erotikoetan ikusitako tragedia sentimentalak! Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 33. orr.
Tragedia handi bat, shakespearearra, biblikoa. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 61. orr.
Istorio bitxi horren atzean benetako tragedia bat zegoela igartzen zen, edo hala sumatzen nuen nik behintzat. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 16. orr.
Gurea bezalako lasaitasun-egoera bat iraina da jelosiazko, bekaitzezko eta ergelkeriazko tragedia etengabe batean bizi den jende horrentzat. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 298. orr.
Napumoceno jaunak aitortzen zuen gerokoei jakinarazi nahi ziela [...] bizimodua beste ezer baino gehiago hondatu zion maitasun tragedia hura. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 87. orr.
Artistak [...] arimaren sotoetarainoko jaitsiera zein han aurkitutakoak -giza tragediak eta giza komeriak- deskribatzen dizkigu, bere burua baita idazleak hurbilen duen mundua. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 44. orr.
Emakume haren atzapar eskarlata-kolore zorrotzek giza tragedia bezain sakona zen gutizia adierazten zuten. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 112. orr.
Hor duzu bake arrazoi nagusia harrapatuko, zure barne-tragedia etorkizun kanta iziotuz apainduko zaizunean. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 138. orr.
gure tragedia (4); tragedia handi (4); tragedia handia (4); tragedia iragartzen (3); tragedia izan (3)