Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
tragaza iz gezia.
Jelosiak nehoiz ere jo izan banau, orduantxe jo ninduen, eta jelosiak bihotz hondoraino sartu zidan bere tragaza pozointsua. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 329. orr.
Kupidok, artean, tragaza bat gordetzen zuela enetzat bere buirakan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 602. orr.
Mugaraino izutzen baduzu, bapatean tragaza moduan zeure buru gainetik pasa eta atzera bere lurralde barnera itzuliko zaizu. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 34. orr.