Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Portugaldarrek konkistatzaile gisa trafikatu zuten Indietan. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 59. orr.
Edari hura trafikatua izan zen, eta trafikoa heriotza zigorrez ordaintzen zen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 199. orr.
Zuk eskatutakoa erosten dute horiek eta zuk ordaindu ondoren pagatuko diote beren hornitzaileari, hau da, zure diruarekin eta jeneroarekin trafikatzen dute. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 121. orr.
Beste bi talde lurrean erdi etzanda fumatzen, marihuana edo; izkina batean, bikote bat trafikatzen. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 207. orr.
Trafikatzen, intrigetan eta espioitzan aritu zen. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 41. orr.
Hoteleko ohe alokatuan, sentimenduekin trafikatzen zuten, gorputzak korapilatzean amodio faltsua asesinatuz. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 57. orr.
Estatua pobrea izango da beti, bere biztanleria bere bizibideak baino handiagoa bada, eta aberatsa izango da beti, baldin eta, bere muga egokian gelditurik, sobera duenarekin trafikatzen badaki. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 265. orr.