Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
tradiziozale iz tradizioaren zalea dena.
Harriturik utzi gaitu Lujanbiok, tradiziozalea (ezinbesteko tradiziozalea) zelakoan baikeunden guztiok. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 122. orr.
Familia erlijioso eta tradiziozale estu baten atzaparretatik ihes egin ahal izateko. Berria - Kultura 2004-02-13
Egun batean Friburgon, nire ugazabaren alabaren lagun batzuen etxean musika jotzera gonbidatu ninduten, eta orduan konturatu nintzen zein tradiziozalea den Suitza. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 86. orr.
Bizi laburreko agerkariak izan ziren aipatuok, baina esan dugun pentsaera tradiziozale horren ildokoak beti ere. Berria - Kultura 2004-01-24