Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tradizionalki 1 adlag tradizioan.

Tradizionalki, tropo edo figuren ugaritasunean aurkitu nahi izan da literaturtasunaren ezaugarria, hots, hizkuntza-arau zein hizketa arruntarekiko urruntasunean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 67. orr.

Prest egon behar du zientziari jakintza intelektualaren arlo guztiak uzteko, baita tradizionalki erlijioaren eremukoak izandakoak ere.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 119. orr.

ZTG ikasketok irauli egiten dute filosofiak tradizionalki zientziari esleitu dion arazo-sorta.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 246. orr.

Esan beharra dago, tradizionalki teknologia zientzia aplikatu gisa ikusia izan dela.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 249. orr.

2 era tradizionalean.

Eta tradizionalki egin dut: senarra segitu dut.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 198. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus